Aurretiazko borondateen agiri

Aurretiazko borondateen agiria edo bizi-testamentua pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentua da.

Aurretiazko borondateak edo jarraibideak azalduz, aldez aurretik erabaki daiteke zernolako osasun tratamendu eta zainketak hartu nahi diren borondatea adierazteko ahalmena galtzen denean.

Aurretiazko borondateen agiriak balio izateko, honako modu hauetan egin daiteke [1][2][3]:

  • Hiru lekuko adindunen aurrean. Kasu honetan, horietatik bik, gutxienez, ezin izanen dute interesatuarekin bigarren mailarainoko ahaide-loturarik ez eta ondare-harremanik izan. Aurretiazko borondateen erregistroak:
    • Amaia 2 A - 3. solairua. Iruñea. 848 423 511 / 848 423 535 / 848 423 506
    • Eusko Jaurlaritza. Osasun saila. Donostia-San Sebastián, 1. 01010 - Gasteiz. 945 01 92 54
  • Osasun Zentroan Edo Anbulatorioan (Zentroko langileek azaltzen dute nola egin)
  • (EAE) Osasun saileko Erregistroko arduradunaren aurrean: Olagibel kalea, 38 - Gasteiz / Antso Jakitunaren hiribidea, 35 - Donostia / Recalde Zumarkalea, 39 - Bilbo
  • Notario aurrean (zerbitzuagatik ordaindu behar da).
  1. (Gaztelaniaz) «Haz tu Testamento Vital | DMD» Derecho a Morir Dignamente (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01e00000ff26d46733a470b8fa06704e7a27aa0a. (2018-02-22). «Aurretiazko borondateak (AB)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. «Aurretiazko Borondateen Erregistroa - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search